Andoaingo kiroldegia: Andoain 2023 egutegia
Lasarte Oriako Kiroldegia: Egutegia-ordutegia-LO-2023
Urnietako kiroldegia: Urnieta 2023 egutegia
Usurbileko Kiroldegia: Usurbil 2023 egutegia
Andoaingo kiroldegia: Andoain 2023 egutegia
Lasarte Oriako Kiroldegia: Egutegia-ordutegia-LO-2023
Urnietako kiroldegia: Urnieta 2023 egutegia
Usurbileko Kiroldegia: Usurbil 2023 egutegia
Buruntzaldeko kiroldegi baten abonatua bazara, bertako kiroldegietan sartu zaitezke eta ikastaroetan izen eman dezakezu. Ez egin dudarik eta begiratu zein ikastaro dauden kiroldegi guztietan eta zein datorkizun ondoen.
Lasarte Oriako ikastaroen diptikoa: 2022-23 Kirol eskaintza+prezioak – Oferta deportiva+precios
Andoain ikastaroen diptikoa:Andoain KIROL JARDUERAK 22-23 ONA
Urnieta ikastaroen diptikoa:F__Ikastaroak_2022_23
Usurbil ikastaroen diptikoa:Usurbil BPXportUSURBIL DIPTIKOA 2022.pdf
“Buruntzaldeko Ibilbideak” izeneko proiektua berriro martxan jarriko da. Lehiatzeko ez den eta edozein publiko motarentzat egokia den jarduera fisikoa egiteko eta Buruntzaldea eskualdeko eta bere landa-ingurune naturala ezagutzeko aukera dugu. Bidezidor eta bideak ditugu (bost ibilbide daude aukeran), landako paisaiatik barrena paseoez gozatzeko, belardiak eta basoak zeharkatuz eta baserri, baseliza, karobi eta, natura nahiz kultura aldetik, interesgarriak diren beste leku batzuetara hurbilduz.
Herrietan ibilbide-zati bakoitzaren inguruko trazatuak, profilak eta distantziak erakusten dituzten panelak daude. Bideetan, berriz, norabideak eta distantziak markatzen dituzten geziak eta zuinak. Seinale horiek guztiak udalerri bakoitzaren identifikazio-koloreak aintzat hartuz ipinita daude (Lasarte-Oria: urre zaharra, Urnieta: berdea, Usurbil: laranja eta Andoain: urdina); hala, seinale bat bidean ikusten dugunean zein ibilbidetan gauden jakingo dugu.
Zehazki esanda aukeran dauden ibilbideak ondoko hauek dira:
– ANDOAIN – LASARTE-ORIA (Buruntza mendia zeharkatuz edo gailurra eginda). Koloreak, urdina eta urre zaharra; 7,9 km.ko luzera du; oinez soilik egin daiteke eta mendiko oinetakoa beharrezkoa da.
– ANDOAIN – URNIETA. Koloreak, urdina eta berdea; 4,8 km.ko luzera du; oinez edo bizikletaz egin daiteke eta kirola egiteko oinetakoa beharrezkoa da.
– ANDOAIN – USURBIL (Andatzatik barrena). Koloreak, urdina eta laranja; 14,9 km.ko luzera du (luzeena da); oinez soilik egin daiteke eta mendiko oinetakoa beharrezkoa da.
– LASARTE-ORIA – URNIETA. Koloreak, urre zaharra eta berdea; 3,9 km.ko luzera du; oinez edo bizikletaz egin daiteke eta kirola egiteko oinetakoa beharrezkoa da.
– LASARTE-ORIA – USURBIL – AGINAGA. Koloreak, urre zaharra eta laranja; 9 km.ko luzera du (Santuenetik barrena Aginagako Mapil ingururaino); oinez edo bizikletaz egin daiteke eta kirola egiteko oinetakoa beharrezkoa da.
Buruntzaldeko 2020-2021 ikasturterako planean aurreikusten den moduan, aukera hauek guztiak ezagutzera emateko ibilbideen eguna da proposamena, eta aurtengoan, urriaren 17an (igandea) izango da
Buruntzaldeko Ibilbideen egunaren zehaztasunak:
EGUNA: 2021eko urriaren 17a, igandea.
ORDUTEGIA: 8:00 – 14:00 bitarte
KONTROLAK ETA ANOA: Herri bakoitzean kontrol postuetan ano puntuak egongo dira:
Urnietan: Herriko plazan
Lasarten: Elizatze plazan
Andoainen: Herriko plazan
Usurbilen: Santueneako bidegurutzean eta Agiñako Mapil baserriaren ondoan
LAGUNTZEKO: Navi Ruta izeneko aplikazioa dago, telefono mugikorrentzat egokia dena; honen bidez Buruntzaldeko ibilbideetako edozein egiterakoan, sistemak modu jarraituan emango duen informazioa (kokapena, jarraitu beharreko norabidea, interes-guneak…) jaso ahal izango da. Aplikazioa deskargatzeko eta ibilbide bakoitza aktibatzeko udalerri bakoitzean jarriak dauden paneletan jarritako QR kodeak eskaneatu beharko dira edota herri bakoitzari dagokion klabea ipini.
Andoain: 125
Lasarte: 123
Usurbil: 126
Urnieta: 124
Autobus zerbitzua ere martxan egongo da. Eguerdiko 12:00etan aterako da lehenengo zerbitzua Aginagan (Ezpaldiko Gasolindegian) eta azkena 14:00etan toki berdinean.
Autobusak egingo duen zirkuitoa: Aginaga (Ezpaldiko Gasolindegia), Usurbil (San Ignazio biribilgunea), Lasarte-Oria (Dorretxeko biribilgunea), Andoain (Goikoplaza atzealdea) eta azkenik Urnieta (Kiosko geltokia).
Autobusen ordutegiak herri bakoitzeko geltokietan ipiniko dira.:Autobusaren ibilbidea eta ordutegia
Antolakuntza: Buruntzaldeko Udalen kirol zerbitzuak (Andoain, Lasarte-Oria, Urnieta, Usurbil).
Laguntzaileak:
Arduradun nagusia: ANDOAIN
Informazio gehiago: Buruntzaldeko kiroldegietara deituz.
Lasarte-Oriako Kirol Udalekuetan izen emateko epea maiatzaren 3tik aurrera zabalduko da. Bizkor ibili!
Ondoko loturan eskuratu ahalko duzu informazio gehiago:
Andoaingo kiroldegia: andoaingo egutegia 2021
Lasarte Oriako Kiroldegia: lasarte oriako egutegiak 2021
Urnietako kiroldegia: 2021 egutegia Urnieta
Usurbileko Kiroldegia: 2021 egutegia
Buruntzaldeko kiroldegi baten abonatua bazara, bertako kiroldegietan sartu zaitezke eta ikastaroetan izen eman dezakezu. Ez egin dudarik eta begiratu zein ikastaro dauden kiroldegi guztietan eta zein datorkizun ondoen.
Andoaingo kiroldegiko ikastaroen diptikoa: Andoain KIROL JARDUERAK 22-23 ONA
Lasarte Oriako ikastaroen diptikoa: haurren-gazteen-helduen-nagusien-jarduerak-20-21-eus
Urnietako kiroldegiko ikastaroen diptikoa: Urnieta-kirol-ikastaroak-19-20
Usurbilgo kiroldegiko ikastaroen diptikoa:Usurbil BPXportUSURBIL DIPTIKOA 2022.pdf
.
Andoaingo kiroldegia: andoaingo egutegia 2020
Lasarte Oriako Kiroldegia: lasarte oriako egutegiak 2020
Urnietako kiroldegia: 2020 egutegia Urnieta
Usurbileko Kiroldegia: 2020 egutegia
Buruntzaldeko kiroldegi baten abonatua bazara, bertako kiroldegietan sartu zaitezke eta ikastaroetan izen eman dezakezu. Ez egin dudarik eta begiratu zein ikastaro dauden kiroldegi guztietan eta zein datorkizun ondoen.
Andoaingo kiroldegiko ikastaroen diptikoa: Andoaingo ikastaroak 2019-2020
Lasarte Oriako ikastaroen diptikoa: haurren-gazteen-helduen-nagusien-jarduerak-19-20-eus
Urnietako kiroldegiko ikastaroen diptikoa: Urnieta-kirol-ikastaroak-19-20
Usurbilgo kiroldegiko ikastaroen diptikoa: 2019-2020 IKASTAROAK
Buruntzaldeako Ibilbideen eguna Urriaren 13an da, goizeko 8tatik eta eguerdiko 14ak arte.
Kontrol guneak Aginagan Mapilen, Usurbilen Santuenean, Lasarten Udaletxean, Andoainen Udaletxean eta Urnietan Udaletxean egongo dira.
“Buruntzaldeko ibilbideak” kirola, kultura eta natura bateratzen dituen proiektua da. Distantziak eta norabideak adierazten dituzten geziz seinaleztatutako 40 km baino gehiago dituen bide eta xenda sarearen bitartez, gure inguruaren ezagutza erraztu eta bultzatzen du. Eta osasun fisiko zein mentalerako onuragarria den ariketa fisikoa eginez eta paseatuz, baso, zelai, erreka, bista panoramiko, baserri, baseliza, gurutzadura, errota edo zubiez disfrutatzeko proposamena da.
Herrietan kokaturiko paneletan bide-sarearen zati bakoitzeko ibilbide, profil eta distantziak adierazten dira. Urtero ospatzen den Buruntzaldeko bideen egunak, xenden sarea indartu eta bere erabiliera sustatzeko balio du, egun honetan opariak eta hornidurak banatzen dira eta bueltarako garraio publikoa eskaintzen da.
informazio gehiago www.buruntzaldea.eus