Andoain Allurralde Kiroldegia
Egutegia
Egutegia ikusiIkastaroak
Eskaintza ikusiIbilbideak
Ibilbideen InformazioaArautegia
Arautegia ikusiAbonuak
Abonu-txartela egin nahi duenak Buruntzaldeko (Andoain, Lasarte-Oria, Urnieta, Usurbil) edozein kiroldegitan egiteko aukera dauka baina, Buruntzaldean bizi bada eta 4 herrietako kiroldegiak erabili nahi izanez gero, abonu-txartela enpadronatuta dagoen herrian egitera behartuta dago.
Abonatu-txartela egiteko bi aukera daude:
– Izen emate orria Internetez bidali Udalaren Kirol Zerbitzura eta bulegotik pasa bakoitzaren bi argazkirekin. – Udalaren Kirol Zerbitzutik pasa izen emate orria betetzera bi argazkirekin.
Abonatu izateari utzi nahi dionak Udalaren Kirol Zerbitzuaren bulegoetan finkatutako data baino lehen adierazi behar du. Horrela egingo ez balu, hurrengo urtean ere abonatu izaten jarraitu nahi duela ulertuko da.
Abonuaren kuotari dagozkion erreziboak itzuliz gero edo abonuak ezarritako epean ordainduko ez balira, ordaindu ez dutenei, berehala, baja emango zaie.
Abonu-txartela galduz gero, berehala jakinaraziko zaio Udalaren Kirol Zerbitzuari eta honek berria egingo du, aldez aurretik ezarritako prezio publikoa ordainduta.
Abonatu txartela pertsona batena eta alda ezina da.
Andoaingo udal kirol instalazioak Andoaingo Kiroletako Udal Patronatuak kudeatzen ditu. Patronatu hau 1992. urtean sortu zen Erakunde Autonomo Lokal gisa.
Patronatuko gobernua eta administrazioa ondoko erakundeen esku dago:
- Zuzendaritza Batzordea
- Lehendakaria
- Kudeatzailea edo gerentea
Zuzendaritza Batzordeak bere gain hartzen ditu Udal Kirol Patronatuaren gobernua eta kudeaketa, eta ondorengo batzarkideek osatzen dute:
- Lehendakaria: alkatea edo eskuordetzen duen zinegotzia
- Bokalak:
- Udal ordezkaritza duten zinegotzi talde bakoitzeko zinegotzi bat
- Udalerrian dauden kirol klub edo erakunde federatuen bi ordezkari
- Eskola kontseiluko bi ordezkari
- Zuzendaria
- Idazkaria
Instalazioak
Harremana
Allurralde Kiroldegia
943 00 83 28allurralde@andoain.eus
Sorabilla auzoa 231, 20140 Andoain, Gipuzkoa
ES32 2095 5022 11 1061595673