Albisteak

IKASTAROAK 19-20

Buruntzaldeko kiroldegi baten abonatua bazara, bertako kiroldegietan sartu zaitezke eta ikastaroetan izen eman dezakezu. Ez egin dudarik eta begiratu zein ikastaro dauden kiroldegi guztietan eta zein datorkizun ondoen.

Andoaingo kiroldegiko ikastaroen diptikoa: Andoaingo ikastaroak 2019-2020

Lasarte Oriako ikastaroen diptikoa: haurren-gazteen-helduen-nagusien-jarduerak-19-20-eus

Urnietako kiroldegiko ikastaroen diptikoa: Urnieta-kirol-ikastaroak-19-20

Usurbilgo kiroldegiko ikastaroen diptikoa: 2019-2020 IKASTAROAK

Buruntzaldeko ibilbideak

Buruntzaldeako Ibilbideen eguna Urriaren 13an da, goizeko 8tatik eta eguerdiko 14ak arte.

Kontrol guneak Aginagan Mapilen, Usurbilen Santuenean, Lasarten Udaletxean, Andoainen Udaletxean eta Urnietan Udaletxean egongo dira.

“Buruntzaldeko ibilbideak” kirola, kultura eta natura bateratzen dituen proiektua da. Distantziak eta norabideak adierazten dituzten geziz seinaleztatutako 40 km baino gehiago dituen bide eta xenda sarearen bitartez, gure inguruaren ezagutza erraztu eta bultzatzen du. Eta osasun fisiko zein mentalerako onuragarria den ariketa fisikoa eginez eta paseatuz, baso, zelai, erreka, bista panoramiko, baserri, baseliza, gurutzadura, errota edo zubiez disfrutatzeko proposamena da.

Herrietan kokaturiko paneletan bide-sarearen zati bakoitzeko ibilbide, profil eta distantziak adierazten dira. Urtero ospatzen den Buruntzaldeko bideen egunak, xenden sarea indartu eta bere erabiliera sustatzeko balio du, egun honetan opariak eta hornidurak banatzen dira eta bueltarako garraio publikoa eskaintzen da.

informazio gehiago www.buruntzaldea.eus

Lasarte Oriako areto futbola

ARETO FUTBOLA TXAPELKETAN IZENA EMATEKO EPEA ZABALIK DAGO.
Dagoeneko zabalik dago izena emateko epea udalerriko areto futbola txapelketaren edizio berrian parte hartu nahi duten taldeentzat. Udal kirol zerbitzua Sportmadness enpresaren lankidetzarekin izango da txapelketa antolatzearen arduraduna.
Izen emateak online egin behar dira, urriaren 06a bitartean, ondoko helbidean: www.leverade.com/manager/sportmadness.
Aurreko urtean egin zen moduan, txapelketa kudeatzeko (egutegia, ordutegiak, emaitzak, sailkapenak…) aplikazio informatiko bat erabiliko da, eta beronek app ireki bat izango du, sakelako telefonotik kontsultak egiteko aukera emango duena. Erreminta honi esker txapelketan gertatzen denaren jarraipena gertaeraren une berean egin ahal izango da.
Gehienez 14 talde izango dira (izen ematearen hurrenkera errespetatuko da), jokalarien gutxieneko adina 16 urte izango da (2003an jaioak); izen ematearen prezioa 445,50 euro da eta deskontuak izateko aukera dago.
Txapelketa udal kirol guneko pista irekian jokatuko da.

ERREKONOZIMENDUA 2019AN LASARTE-ORIAN NABARMENDUTAKO KIROLARIEI

Lasarte-Orian, 2019. urtean, kirol arloan nabarmendu diren pertsonak hautatzeko prozesua martxan jarri du Udalak. Zehazki esanda, jaso daitezkeen sariak ondoko hauek dira:

– Emakumezko kirolariari saria.

– Gizonezko kirolariari saria.

– Kirol ibilbideari saria.

Hautagaiak izan daitezke, Lasarte-Orian kirolaren alde egindako lanagatik edo bere kirol ibilbide pertsonalagatik nabarmendu diren pertsona helduak.

Udalerriko kirol elkarteek eta edozein herritarrak aurkeztu ditzakete hautagaiak 2019ko urriaren 20a bitartean.

Proposamenen aurkezpena, espresuki prestatutako fitxa, behar bezala beteta, kirolak@lasarte-oria.eus helbide elektronikora bidaliz edo, Maialen Chourraut kiroldegian jarriko den kaxan utziz egin ahal izango da.

Sari honen oinarri-arautzaileak eta hautagaiak proposatzeko fitxa eskuragarri daude Udalaren webgunean (lasarte-oria.eus).

Buruntzaldeko ibilbideen 12. eguna

Lorem ipsum dolor sit amet, consectetur adipiscing elit. Nulla auctor facilisis nisi id semper. Nulla ultrices odio est, et accumsan libero scelerisque at. Quisque porttitor sem id lorem semper, in elementum nisi fermentum. Morbi nec justo vitae dolor lobortis ultrices pellentesque eu mauris. Vestibulum aliquam posuere ex, maximus laoreet metus blandit quis. Vestibulum ante ipsum primis in faucibus orci luctus et ultrices posuere cubilia Curae; Suspendisse tincidunt, diam sit amet ultrices imperdiet, purus leo bibendum augue, at vehicula diam nisi quis libero. Sed at tincidunt justo. Nulla condimentum porta ex nec dapibus. Donec pellentesque risus a augue congue, in blandit diam aliquam. Ut aliquam sed est quis facilisis. Cras sed urna odio.

(more…)