Lasarte Oriako areto futbola

2019-10-04

ARETO FUTBOLA TXAPELKETAN IZENA EMATEKO EPEA ZABALIK DAGO.
Dagoeneko zabalik dago izena emateko epea udalerriko areto futbola txapelketaren edizio berrian parte hartu nahi duten taldeentzat. Udal kirol zerbitzua Sportmadness enpresaren lankidetzarekin izango da txapelketa antolatzearen arduraduna.
Izen emateak online egin behar dira, urriaren 06a bitartean, ondoko helbidean: www.leverade.com/manager/sportmadness.
Aurreko urtean egin zen moduan, txapelketa kudeatzeko (egutegia, ordutegiak, emaitzak, sailkapenak…) aplikazio informatiko bat erabiliko da, eta beronek app ireki bat izango du, sakelako telefonotik kontsultak egiteko aukera emango duena. Erreminta honi esker txapelketan gertatzen denaren jarraipena gertaeraren une berean egin ahal izango da.
Gehienez 14 talde izango dira (izen ematearen hurrenkera errespetatuko da), jokalarien gutxieneko adina 16 urte izango da (2003an jaioak); izen ematearen prezioa 445,50 euro da eta deskontuak izateko aukera dago.
Txapelketa udal kirol guneko pista irekian jokatuko da.