ERREKONOZIMENDUA 2019AN LASARTE-ORIAN NABARMENDUTAKO KIROLARIEI

2019-09-25

Lasarte-Orian, 2019. urtean, kirol arloan nabarmendu diren pertsonak hautatzeko prozesua martxan jarri du Udalak. Zehazki esanda, jaso daitezkeen sariak ondoko hauek dira:

– Emakumezko kirolariari saria.

– Gizonezko kirolariari saria.

– Kirol ibilbideari saria.

Hautagaiak izan daitezke, Lasarte-Orian kirolaren alde egindako lanagatik edo bere kirol ibilbide pertsonalagatik nabarmendu diren pertsona helduak.

Udalerriko kirol elkarteek eta edozein herritarrak aurkeztu ditzakete hautagaiak 2019ko urriaren 20a bitartean.

Proposamenen aurkezpena, espresuki prestatutako fitxa, behar bezala beteta, kirolak@lasarte-oria.eus helbide elektronikora bidaliz edo, Maialen Chourraut kiroldegian jarriko den kaxan utziz egin ahal izango da.

Sari honen oinarri-arautzaileak eta hautagaiak proposatzeko fitxa eskuragarri daude Udalaren webgunean (lasarte-oria.eus).