Buruntzaldeko ibilbideak

2019-10-04

Buruntzaldeako Ibilbideen eguna Urriaren 13an da, goizeko 8tatik eta eguerdiko 14ak arte.

Kontrol guneak Aginagan Mapilen, Usurbilen Santuenean, Lasarten Udaletxean, Andoainen Udaletxean eta Urnietan Udaletxean egongo dira.

“Buruntzaldeko ibilbideak” kirola, kultura eta natura bateratzen dituen proiektua da. Distantziak eta norabideak adierazten dituzten geziz seinaleztatutako 40 km baino gehiago dituen bide eta xenda sarearen bitartez, gure inguruaren ezagutza erraztu eta bultzatzen du. Eta osasun fisiko zein mentalerako onuragarria den ariketa fisikoa eginez eta paseatuz, baso, zelai, erreka, bista panoramiko, baserri, baseliza, gurutzadura, errota edo zubiez disfrutatzeko proposamena da.

Herrietan kokaturiko paneletan bide-sarearen zati bakoitzeko ibilbide, profil eta distantziak adierazten dira. Urtero ospatzen den Buruntzaldeko bideen egunak, xenden sarea indartu eta bere erabiliera sustatzeko balio du, egun honetan opariak eta hornidurak banatzen dira eta bueltarako garraio publikoa eskaintzen da.

informazio gehiago www.buruntzaldea.eus