Urnieta Urnietako Udal Kiroldegia
Egutegia
Egutegia ikusiIkastaroak
Eskaintza ikusiIbilbideak
Ibilbideen InformazioaArautegia
Arautegia ikusiAbonuak
Abonu-txartela egin nahi duenak Buruntzaldeko (Andoain, Lasarte-Oria, Urnieta, Usurbil) edozein kiroldegitan egiteko aukera dauka baina, Buruntzaldean bizi bada eta 4 herrietako kiroldegiak erabili nahi izanez gero, abonu-txartela enpadronatuta dagoen herrian egitera behartuta dago.
Abonatu-txartela egiteko bi aukera daude:
– Izen emate orria Internetez bidali Udalaren Kirol Zerbitzura eta bulegotik pasa bakoitzaren bi argazkirekin. – Udalaren Kirol Zerbitzutik pasa izen emate orria betetzera bi argazkirekin.
Abonatu izateari utzi nahi dionak Udalaren Kirol Zerbitzuaren bulegoetan finkatutako data baino lehen adierazi behar du. Horrela egingo ez balu, hurrengo urtean ere abonatu izaten jarraitu nahi duela ulertuko da.
Abonuaren kuotari dagozkion erreziboak itzuliz gero edo abonuak ezarritako epean ordainduko ez balira, ordaindu ez dutenei, berehala, baja emango zaie.
Abonu-txartela galduz gero, berehala jakinaraziko zaio Udalaren Kirol Zerbitzuari eta honek berria egingo du, aldez aurretik ezarritako prezio publikoa ordainduta.
Abonatu txartela pertsona batena eta alda ezina da.
Urnietako Udal Kirol Instalazioek eraberrituta 2022ko ekainean zabaldu zituzten ateak, Urnietako herritarrei beharrezko zerbitzu batzuk eskaintzeko helburuarekin, horretarako hainbat espazio berri sortu ziren (2. pista, padel pistak, tatami gela berriak, muskulazio eta kardio gela berriak,..), eta baita aurrez genituen helburuak eskaintzeko asmoarekin irekin ziren; osasuna zaintzea, heziketa-kirola, lehiaketako kirola, osasuna eta nagusiki gure eskolaumeentzako heziketa fisiko zerbitzua.
1998urte ez geroztik, Urnietako U.K.I.etako zerbitzuak BURUNTZALDEAko Udal Kirol Zerbitzu Mankomunatuen zati dira, Andoain, Lasarte-Oria eta Usurbilgo kirol zerbitzuekin batera.
Instalazioak
Harremana
Urnietako Udal Kiroldegia
943 00 83 28kirol@urnieta.eus
Pintore kalea 1, 20130 Urnieta, Gipuzkoa
ES07 2095 5068 60 9117626566



















