Buruntzaldea Kirolak Buruntzaldea Kirolak

Andoaingo  instalazioak

INFORMAZIO OROKORRA

Allurralde Kiroldegia

  • Telefonoa: 943 30 01 47
  • Kontu Zenbakia: ES25 2095 5022 11 1061595673
  • Harremanetarako

AURKEZPENA

Andoaingo udal kirol instalazioak Andoaingo Kiroletako Udal Patronatuak kudeatzen ditu. Patronatu hau 1992. urtean sortu zen Erakunde Autonomo Lokal gisa.

Patronatuko gobernua eta administrazioa ondoko erakundeen esku dago:

  • Zuzendaritza Batzordea
  • Lehendakaria
  • Kudeatzailea edo gerentea

Zuzendaritza Batzordeak bere gain hartzen ditu Udal Kirol Patronatuaren gobernua eta kudeaketa, eta ondorengo batzarkideek osatzen dute:

Lehendakaria: alkatea edo eskuordetzen duen zinegotzia

Bokalak:

  • Udal ordezkaritza duten zinegotzi talde bakoitzeko zinegotzi bat
  • Udalerrian dauden kirol klub edo erakunde federatuen bi ordezkari
  • Eskola kontseiluko bi ordezkari

Zuzendaria
Idazkaria

INSTALAZIOAK

IGERILEKU ESTALIAK
25X12 eta 12X6 metroko bi igerileku.
igerilekua
   
GORPUTZA ZAINTZEKO ARETOA
Sauna eta hidromasaia.
Gorputza zaintzeko aretoa
   
SOLARIUMA
Zutik hartzekoa. 10 minutuko saioak.
Solariuma
   
FITNESS ARETOA
3 ataletan banaturik: Tonofikazioa, Kardiobaskularra, Estiramenduak.
Fitness aretoa
   
FUTBOL ZELAIA
Belar artifizialeko zelaia. 100x60 metrokoa.
Zabalera futbol 7ko bi zelai daude markaturik.
Jauzi-zuloa eta atletismo pista(6 kale).
Futbol zelaia
   
KIROL ANITZEKO PISTA
Lur sintetikoa, hiru zatitan banatu daiteke eta kirol
ezberdinak praktikatzeko prest dago.
Kirol anitzeko pista
   
KAFETEGIA
Pintxoak eta gozoak. Terraza handia.
Kafetegia
   
SARRERA
Kiroldegiko sarrera eta bulegoak.
Sarrera
   
FRONTOIA
Arrate Pilotalekua. Pilotaleku luzea.
Frontoia
   
SQUASHA Squash
   
KIROL JARDUEREN GIMNASIOA Gimnasioa
   
BALIOANITZEKO GIMNASIOA
(jarduerak eta rokodromoa)
 
   
BESTE PILOTALEKUAK
  • Goiburu: egurrezko egitura tratatuaz estalia (2000).
  • Bazkardo: estaligabea
  • Goikoplaza: estaligabea
  • Sorabilla: estaligabea
Pilotalekuak
   
TXIRRINDULARITZAKO ARETOA Txirrindularitzako aretoa
   
ROKODROMOA Rokodromoa
   
 

 

© 2018 Buruntzaldeko Kirol Zerbitzuak

iametza interaktiboak garatua
CSS | XHTML | WAI-A

RSS Sindikazioa

Andoain Lasarte Urnieta Usurbil