Buruntzaldea Kirolak Buruntzaldea Kirolak

Buruntzaldeko udaletako kirol zerbitzuen prezioen ezohizko igoera

Aurkezpena ondoko zinegotziek egin zuten: Andoaingo Ainara Rodriguezek, Lasarte-Oriako Taxio Arrizabalagak, Urnietako David Roscok eta Usurbilgo Iñaki Ugartek.

Hainbat datu zehatz

Buruntzaldea osatzen duten lau herrien arteko lankidetza-hitzarmenaren oinarrietako bat kirol zerbitzuen prezio bateratuak dira.

Lau herrietan herritarrek prezio berbera ordaintzen dute kirol zerbitzuei dagokionez, horrela gero lau herrietako edozein instalazio erabiltzeko aukera dutelarik.

Hori dela eta, zerbitzu konkretu honen prezioa urtero urtero lau herrietako ordezkarien artean adosten da. Orain artean irizpide orokorra KPIaren igoera soila izan da, horrela urtero prezioen eguneratze soil bat eginaz. Salbuespenak salbuespen hala ere: aurreko legegintzaldietan ere hartu izan dira horrelako "salbuespenezko neurriak".

2013. urteari dagokion egoera.

Aurtengoan ordea, prezioek ezohiko igoera bat jasango dute: %6,51ekoa.

Hau horrela izanik, lau herrietako ordezkariek honen inguruko azalpenak ematea adostu dute, guztiz beharrezkoa ikuste bai dute herritarrei erabaki zail honen arrazoia zein izan den azaltzea.

Igoeraren arrazoia BEZaren igoera da

BEZaren igoerak Buruntzaldeko lau herrien kirol zerbitzuetan izugarrizko igoera suposatu du. Hainbat eta hainbat kontratuetan, %8a ordaintzetik, %21a ordaintzera pasatu dira.

Zenbateko zehatzak honako hauek dira: Andoainen, 23.955 € edo aurrekontu osoaren %3,00a egin dute gora kosteek; Lasarte-Orian, 32.595 € edo aurrekontu osoaren % 4,38; Urnietan, 14.611 € edo aurrekontu osoaren %6,92; eta Usurbilen berriz, 27.604 € edo aurrekontu osoaren %4,33. Datu hauek ikusita, garbi zegoen herri bakoitzean hartu beharreko erabakia benetan zaila izango zela.

Arduradun politikoen helburu nagusiena kirol zerbitzuak zeuden moduan mantentzea izan da, eta murrizketarik ez aplikatzea. Hori dela eta, BEZaren igoerak lau herrietan suposatu duen igoeraren media, %4,66a hain zuzen, gehi, maiatzean urte arteko KPIk, Araban, Bizkaian, Gipuzkoan eta Nafarroan izan duen igoeraren media, % 1,85a, kirol tasan gehitzeko erabakia hartu dute.

Erabaki honek 2013. urteari eragingo dio soilik; hortik aurrera, berriro ere KPIaren igoera aplikatzen jarraituko litzateke, urteroko irizpide berdinak mantenduaz.

Hau guztia esanda, kiroletako zinegotziek ideia batzuk azpimarratu nahi izan zituzten: Kirol zerbitzuetako prezioen igoeraren erantzule nagusia BEZaren igoera izan dela.

Jakinaren gainean daudela hau herritarrek haiengan hartzea oso gogorra eta desatsegina dela baina, aldi berean, kontzienteak direla neurri hau, kirol zerbitzuak dauden moduan, bere osotasunean mantentzeko bitarteko bakarra dela.

atzera

© 2019 Buruntzaldeko Kirol Zerbitzuak

iametza interaktiboak garatua
CSS | XHTML | WAI-A

RSS Sindikazioa

Andoain Lasarte Urnieta Usurbil