Buruntzaldea Kirolak Buruntzaldea Kirolak

Buruntzaldeko Ibilbideen IV. Eguna igandean izango da

Buruntzaldeko udalek antolatuta, datorren igandean, urriak 16, Buruntzaldeko Ibilbideen IV. Eguna ospatuko da, 09:00etatik 14:00etara. Horrekin Buruntzaldeko Ibilbideak proiektua, eskualdea bera eta bere landa-ingurune naturala ezagutzeko aukera ematen duena, sustatuko da. Bost ibilbide ezberdin daude aukeran. Guztiak, landako paisaiatik barrena paseoaz gozatzeko, belardiak eta basoak zeharkatuz eta baserri, baseliza, karobi eta natura nahiz kultura aldetik interesgarriak diren beste leku batzuetara hurbilduz.

Herrietan ibilbide-zati bakoitzaren inguruko trazatuak, profilak eta distantziak erakusten dituzten panelak, eta norabideak eta distantziak markatzen dituzten geziak eta zuinak daude. Seinale horiek udalerri bakoitzaren identifikazio-koloreak dituzte (Lasarte-Oria: urre zaharra, Urnieta: berdea, Usurbil: laranja eta Andoain: urdina).

Aukeran dauden ibilbideak honako hauek dira:

  • ANDOAIN – LASARTE-ORIA. Koloreak: urdina eta urre zaharra; 7,9 km-ko luzera du; oinez soilik egin daiteke eta mendiko oinetakoak beharrezkoak dira.
  • ANDOAIN – URNIETA. Koloreak: urdina eta berdea; 4,8 km-ko luzera du; oinez edo bizikletaz egin daiteke eta kirola egiteko oinetakoak beharrezkoak dira.
  • ANDOAIN – USURBIL. Koloreak: berdea eta laranja; 14,9 km-ko luzera du (luzeena da); oinez soilik egin daiteke eta mendiko oinetakoak beharrezkoak dira.
  • LASARTE-ORIA – URNIETA. Koloreak: urre zaharra eta berdea; 3,9 km-ko luzera du; oinez edo bizikletaz egin daiteke eta kirola egiteko oinetakoak beharrezkoak dira.
  • LASARTE-ORIA – USURBIL. Koloreak: urre zaharra eta laranja; 4,5 km-ko luzera du (Santuenearaino); oinez edo bizikletaz egin daiteke eta kirola egiteko oinetakoak beharrezkoak dira.

Partaide bakoitzari abiatzen denean txartel bat emango zaio, abiatzen den lekuko zigiluarekin; partaide batek bi ibilbide eginez gero, egunaren oroigarria den kamiseta bat jasoko du opari. Salbuespena Andoain-Usurbil ibilbidea izango da, bietako edozein norabidetan eginez gero, kamiseta lortuko baita.

Bukaeran autobus zerbitzua izango da norbera abiatu den herrira itzultzeko; zerbitzu hau erabiltzeko, nahitaez, hasieran jasotako txartela zigilatua aurkeztu beharko da. Ordutegiak hauek dira:

USURBIL LASARTE-ORIA ANDOAIN URNIETA
Udaletxe aurrean, Nagusia 22 Dorretxeko biribilgunea Goiko plazaren atzealdean Kiosko geltokian
12:00 12:15 12:30 12:40
13:00 13:15 13:30 13:40
14:00 14:15 14:30 14:40 (bukaera)

atzera

© 2019 Buruntzaldeko Kirol Zerbitzuak

iametza interaktiboak garatua
CSS | XHTML | WAI-A

RSS Sindikazioa

Andoain Lasarte Urnieta Usurbil