Buruntzaldea Kirolak Buruntzaldea Kirolak

Buruntzaldeko ibilbideen informazioa berritu dute

Buruntzaldeko ibilbideak proiektuak panelen, gezien eta arrastoen bidez eskualdeko hainbat ibilbide identifikatzeko aukera ematen du. Panel horietan distantziak eta norabideak adierazten dira. Egunotan, herrietan jarrita dauden paneletako edukia berritu egin dute.

Edukiaren inguruan egindako azken berrikuntza honekin, herri bakoitzean izan diren aldaketak jaso (ibilbide berriak, zenbait eraikuntza publikoren leku-aldaketa edo desagertzea…), toponimiaren aldetik hobekuntzak egin eta aurreko paneletan zeuden akats batzuk zuzendu dira. Panel hauek bi aurpegi dituzte: batean herriko informazioa agertzen da eta bestean eskualdekoa.

Buruntzaldeko lankidetza hitzarmeneko kide diren herrietako bakoitza kolore zehatz batekin identifikatua azaltzen da bai ibilbideetako seinalizazio sisteman bai elkarrekin garatutako beste hainbat egitasmotan ere.

Ekimen honen inguruko informazio gehiago hemen aurkitu daiteke, baita Buruntzaldeko kiroldegietan eskuratu daitezkeen esku-orrietan ere.

Ikusi prentsa-oharra

 

atzera

© 2019 Buruntzaldeko Kirol Zerbitzuak

iametza interaktiboak garatua
CSS | XHTML | WAI-A

RSS Sindikazioa

Andoain Lasarte Urnieta Usurbil