Buruntzaldea Kirolak Buruntzaldea Kirolak

Buruntzaldeko Ibilbideen 5. Eguna

Bidezidor eta bide ezberdinak ditugu (bost ibilbide ezberdin daude aukeran), landako paisaiatik barrena paseoez gozatzeko, belardiak eta basoak zeharkatuz eta baserri, baseliza, karobi eta, natura nahiz kultura aldetik, interesgarriak diren beste leku batzuetara hurbilduz.

Herrietan ibilbide-zati bakoitzaren inguruko trazatuak, profilak eta distantziak erakusten dituzten panelak daude, bideetan, berriz, norabideak eta distantziak markatzen dituzten geziak eta zuinak. Seinale horiek guztiak udalerri bakoitzaren identifikazio-koloreak aintzat hartuz ipinita daude (Lasarte-Oria: urre zaharra, Urnieta: berdea, Usurbil: laranja eta Andoain: urdina); hala, seinale bat bidean ikusten dugunean zein ibilbidetan gauden jakingo dugu.

Zehazki esanda aukeran dauden ibilbideak ondoko hauek dira:

- ANDOAIN – LASARTE-ORIA. Koloreak, urdina eta urre zaharra; 7,9 km.ko luzera du; oinez soilik egin daiteke eta mendiko oinetakoa beharrezkoa da.

- ANDOAIN – URNIETA. Koloreak, urdina eta berdea; 4,8 km.ko luzera du; oinez edo bizikletaz egin daiteke eta kirola egiteko oinetakoa beharrezkoa da.

- ANDOAIN – USURBIL. Koloreak, berdea eta laranja; 14,9 km.ko luzera du (luzeena da); oinez soilik egin daiteke eta mendiko oinetakoa beharrezkoa da.

- LASARTE-ORIA – URNIETA. Koloreak, urre zaharra eta berdea; 3,9 km.ko luzera du; oinez edo bizikletaz egin daiteke eta kirola egiteko oinetakoa beharrezkoa da.

- LASARTE-ORIA – USURBIL - AGINAGA Koloreak, urre zaharra eta laranja; 9 km.ko luzera du (Santuene barrena Aginagako Mapil ingururaino); oinez edo bizikletaz egin daiteke eta kirola egiteko oinetakoa beharrezkoa da.

Buruntzaldeako 2012-2013 ikasturterako planean aurreikusten den bezala, ibilbide hauek guztiak ezagutarazteko martxa bat antolatzea proposatzen da, alegia, Buruntzaldeko ibilbideen eguna, 2012ko urriaren 14an (igandea).

Buruntzaldeko Ibilbideen eguneko zehaztasunak:

  • EGUNA: 2012ko urriaren 14a, igandea.
  • ORDUTEGIA: 9:00 - 14:00 bitarte
  • KONTROLAK ETA ANOA: Herri bakoitzean kontrol une bat egongo da (Usurbilen bi), argibideak emateko eta mokaduak eta edatekoak banatzeko.

- USURBILEN: Santueneako auzoan, Zorrotzeko zubiaren parean eta Aginagan Mapil inguruan

- ANDOAINEN: Udaletxe azpian

- LASARTE-ORIAN: San Pedro elizaren ondoko plazan

- URNIETAN: Udaletxea azpian

Partaide bakoitzari abiatzen denean txartel bat emango zaio, abiatzen den lekuko zigiluarekin; partaide batek bi ibilbide eginez gero, egunaren oroigarria den motxilatxo bat jasoko du opari. Salbuespena Andoain-Usurbil ibilbidea da, bietako edozein norabidean eginez gero motxilatxoa lortuko baita.

Bukaeran autobus zerbitzua izango da norbera abiatu den herrira itzultzeko; zerbitzu hau erabiltzeko, derrigor, hasieran jasotako txartela zigilatua aurkeztu beharko da. Ordutegiak hauek dira:

AGINAGA USURBIL LASARTE-ORIA ANDOAIN URNIETA
Ezpaldiko gasolindegia S.Inazio borobilgunea Dorretxeko biribilgunea Goiko plazaren atzealdean Kiosko geltokian
12:00 12:05 12:15 12:30 12:40
13:00 13:05 13:15 13:30 13:40
14:00 14:05 14:15 14:30 14:40 (zerbitzu amaiera)

 

atzera

© 2018 Buruntzaldeko Kirol Zerbitzuak

iametza interaktiboak garatua
CSS | XHTML | WAI-A

RSS Sindikazioa

Andoain Lasarte Urnieta Usurbil