Buruntzaldea Kirolak Buruntzaldea Kirolak

Buruntzaldeko Ibilbideen 3. Eguna

"Buruntzaldeko Ibilbideak" izeneko proiektuari esker, lehiatzeko ez den eta edozein publiko motarentzat egokia den kirola egiteko eta Buruntzaldea eskualdeko eta bere landa-ingurune naturala ezagutzeko aukera dugu. Bidezidor eta bide ezberdinak ditugu (bost ibilbide ezberdin daude aukeran), landako paisaiatik barrena paseoez gozatzeko, belardiak eta basoak zeharkatuz eta baserri, baseliza, karobi eta, natura nahiz kultura aldetik, interesgarriak diren beste leku batzuetara hurbilduz.

Herrietan ibilbide-zati bakoitzaren inguruko trazatuak, profilak eta distantziak erakusten dituzten panelak daude, bideetan, berriz, norabideak eta distantziak markatzen dituzten geziak eta zuinak. Seinale horiek guztiak udalerri bakoitzaren identifikazio-koloreak aintzat hartuz ipinita daude (Lasarte-Oria: urre zaharra, Urnieta: berdea, Usurbil: laranja eta Andoain: urdina); hala, seinale bat bidean ikusten dugunean zein ibilbidetan gauden jakingo dugu.

Buruntzaldeko Ibilbideen 3. Eguneko kartela

Zehazki esanda aukeran dauden ibilbideak ondoko hauek dira:

  • ANDOAIN – LASARTE-ORIA. Koloreak, urdina eta urre zaharra; 7,9 km.ko luzera du; oinez soilik egin daiteke eta mendiko oinetakoa beharrezkoa da.
  • ANDOAIN – URNIETA. Koloreak, urdina eta berdea; 4,8 km.ko luzera du; oinez edo bizikletaz egin daiteke eta kirola egiteko oinetakoa beharrezkoa da.
  • ANDOAIN – USURBIL. Koloreak, berdea eta laranja; 14,9 km.ko luzera du (luzeena da); oinez soilik egin daiteke eta mendiko oinetakoa beharrezkoa da.
  • LASARTE-ORIA – URNIETA. Koloreak, urre zaharra eta berdea; 3,9 km.ko luzera du; oinez edo bizikletaz egin daiteke eta kirola egiteko oinetakoa beharrezkoa da.
  • LASARTE-ORIA – USURBIL. Koloreak, urre zaharra eta laranja; 4,5 km.ko luzera du (Santuenearaino); oinez edo bizikletaz egin daiteke eta kirola egiteko oinetakoa beharrezkoa da.

Buruntzaldeako 2010-2011 ikasturterako planean aurreikusten den bezala, ibilbide hauek guztiak ezagutarazteko martxa bat antolatzea proposatzen da, alegia, Buruntzaldeko ibilbideen eguna, 2010eko urriaren 17an (igandea).


Buruntzaldeko Ibilbideen eguneko zehaztasunak:

EGUNA: 2010eko urriaren 17a, igandea.

ORDUTEGIA: 9:00 - 14:00 bitarte

KONTROLAK ETA ANOA: Herri bakoitzean kontrol une bat egongo da, argibideak emateko eta mokaduak eta edatekoak banatzeko.

  • USURBILEN: Santueneako auzoan, Zorrotzeko zubiaren parean
  • ANDOAINEN: Udaletxe azpian
  • LASARTE-ORIAN: San Pedro elizaren ondoko plazan
  • URNIETAN: Udaletxea azpian

Partaide bakoitzari abiatzen denean txartel bat emango zaio, abiatzen den lekuko zigiluarekin; partaide batek bi ibilbide eginez gero, egunaren oroigarria den kamiseta bat jasoko du opari. Salbuespena Andoain-Usurbil ibilbidea da, bietako edozein norabidean eginez gero kamiseta lortuko baita.

Bukaeran autobus zerbitzua izango da norbera abiatu den herrira itzultzeko; zerbitzu hau erabiltzeko, derrigor, hasieran jasotako txartela zigilatua aurkeztu beharko da. Ordutegiak hauek dira:

USURBIL LASARTE-ORIA ANDOAIN URNIETA
Udaletxe aurrean, Nagusia 22 Dorretxeko biribilgunea Goiko plazaren atzealdean Kiosko geltokian
12:00 12:15 12:30 12:40
13:00 13:15 13:30 13:40
14:00 14:15 14:30 14:40 (bukaera)

Antolatzaileak: Buruntzaldeko Udalak (Andoain, Lasarte-Oria, Urnieta, Usurbil).

Laguntzaileak:

  • Andatza Mendi Elkartea.
  • Euskalduna Mendizale Elkartea.
  • Ostadar K.F. Mendiko Saila.
  • SUPER AMARA.

Ardura Nagusia: LASARTE-ORIA

Herriko kontrolen ardura: HERRI BAKOITZA.

atzera

© 2019 Buruntzaldeko Kirol Zerbitzuak

iametza interaktiboak garatua
CSS | XHTML | WAI-A

RSS Sindikazioa

Andoain Lasarte Urnieta Usurbil