Buruntzaldea Kirolak Buruntzaldea Kirolak

Buruntzaldeko ibilbideen 10. eguna

Bidezidor eta bide ezberdinak ditugu (bost ibilbide ezberdin daude aukeran), landako paisaiatik barrena paseoez gozatzeko, belardiak eta basoak zeharkatuz eta baserri, baseliza, karobi eta, natura nahiz kultura aldetik, interesgarriak diren beste leku batzuetara hurbilduz.

 Herrietan ibilbide-zati bakoitzaren inguruko trazatuak, profilak eta distantziak erakusten dituzten panelak daude, bideetan, berriz, norabideak eta distantziak markatzen dituzten geziak eta zuinak. Seinale horiek guztiak udalerri bakoitzaren identifikazio-koloreak aintzat hartuz ipinita daude (Lasarte-Oria: urre zaharra, Urnieta: berdea, Usurbil: laranja eta Andoain: urdina); hala, seinale bat bidean ikusten dugunean zein ibilbidetan gauden jakingo dugu.

Zehazki esanda aukeran dauden ibilbideak ondoko hauek dira:

- ANDOAIN – LASARTE-ORIA. Koloreak, urdina eta urre zaharra; 7,9 km.ko luzera du; oinez soilik egin daiteke eta mendiko oinetakoa beharrezkoa da.

- ANDOAIN – URNIETA. Koloreak, urdina eta berdea; 4,8 km.ko luzera du; oinez edo bizikletaz egin daiteke eta kirola egiteko oinetakoa beharrezkoa da.

- ANDOAIN – USURBIL. Koloreak, urdina eta laranja; 14,9 km.ko luzera du (luzeena da); oinezkoentzat gomendatzen da eta mendiko oinetakoa beharrezkoa da.

- LASARTE-ORIA – URNIETA. Koloreak, urre zaharra eta berdea; 3,9 km.ko luzera du; oinez edo bizikletaz egin daiteke eta kirola egiteko oinetakoa beharrezkoa da.

- LASARTE-ORIA – USURBIL - AGINAGA Koloreak, urre zaharra eta laranja; 9,00 km.ko luzera du (Santuene barrena Aginagako Mapil ingururaino); oinez edo bizikletaz egin daiteke eta kirola egiteko oinetakoa beharrezkoa da.

Aipatutako ibilbide hauek guztiak edozein norabidetan egin daitezke. Ibilbide hauei buruzko informazio zehatza (mapak, profilak, izenak, distantziak...) www.buruntzaldea.eus helbideak aurki daitezke.

Buruntzaldeako 2017-2018 ikasturterako planak, ibilbide hauek guztiak ezagutzera emateko martxa bat antolatzea du aurreikusia, alegia, Buruntzaldeko ibilbideen eguna, 2017ko urriaren 8an (igandea) egingo dena.

Buruntzaldeko Ibilbideen eguneko zehaztasunak:

EGUNA: 2017ko urriaren 8a, igandea.

ORDUTEGIA: 8:30etatik - 14:00ak bitartean. Andoaindik eta Euskalduna Mendigoizale taldearen eskutik, 8:00tan 4 herrien buelta osoa egiteko zita dago.

KONTROLAK ETA ANOA: Herri bakoitzean kontrol une bat egongo da (Usurbilen bi), argibideak emateko eta mokaduak eta edatekoak banatzeko.

- USURBILEN: Santueneako auzoan, Zorrotzeko zubiaren parean eta Aginagan Mapil inguruan

- ANDOAINEN: Udaletxe azpian

- LASARTE-ORIAN: San Pedro elizaren ondoko plazan

- URNIETAN: Udaletxea azpian

Partaide bakoitzari abiatzen denean txartel bat emango zaio, abiatzen den lekuko zigiluarekin; partaide batek bi ibilbide eginez gero, egunaren oroigarria den zira bat jasoko du opari. Salbuespena Andoain-Usurbil ibilbidea da, bietako edozein norabidean eginez gero zira lortuko baita.

Bukaeran autobus zerbitzua izango da norbera abiatu den herrira itzultzeko; zerbitzu hau erabiltzeko, derrigor, hasieran jasotako txartela zigilatua aurkeztu beharko da. Autobusaren irteera ordutegiak hauek dira:

AGINAGA USURBIL LASARTE-ORIA ANDOAIN URNIETA
 Espaldiko gasolindegia  San Inazio biribilgunea  Dorretxeko biribilgunea  Goiko plazaren atzealdean  Kiosko geltokian
 12:00  12:07  12:15  12:30  12:40
 13:00  13:07  13:15  13:30  13:40
 14:00  14:07  14:15  14:30  14:40 (bukaera)

 

Antolatzaileak: Buruntzaldeko Udal eta Kirol Patronatuak

Koordinatzaile nagusia: Andoain

PDF INTERAKTIBOAK: Buruntzaldeko web orritik telefono mugikorrera deskargatu daitezke track-ak.

 

ARGAZKIAK: www.festak.com orrian zintzilikatuko dira ekintzaren argazkiak.

 

 

 

atzera

© 2019 Buruntzaldeko Kirol Zerbitzuak

iametza interaktiboak garatua
CSS | XHTML | WAI-A

RSS Sindikazioa

Andoain Lasarte Urnieta Usurbil