Buruntzaldea Kirolak Buruntzaldea Kirolak

Buruntzaldeko areto futboleko bigarren txapelketa

Bigarren urtez jarraian Buruntzaldea izenarekin kirolaren arloan hitzarmen baten bidez elkarlanean diharduten Udalak (Andoain, Lasarte-Oria, Urnieta eta Usurbil) bailara mailako Areto Futboleko txapelketa antolatu dute.

Aurtengo lehiaketa ekainaren 1ean eta 2an garatuko Lasarte-Oriako kiroldegian. Bertan lau herrietako txapelketa ezberdinetan parte hartzen duten talde txapeldunak edo, hori ezean, herriaren izenean doazen taldeak hartuko dute parte.

Ekainaren 1ean, ostiralean, arratsaldeko 20:00retan jokatuko da lehenengo final erdia, Usurbilgo eta Lasarte-Oriako taldeen artean; jarraian, 21:00tan, Andoaingo eta Urnietako taldeek jokatuko dute bigarren final erdia. Ostiraleko partiden irabazleak larunbatean, ekainak 2, arratsaldeko 18:30etan jokatuko dute finala Lasarte-Oriako kiroldegian. Finalaren ondoren bidezkoa den sari banaketa egingo da.

Hasieran aipatu den moduan aurtengo hau bigarren txapelketa da, iaz Andoainen eman zitzaion hasiera elkarrekin antolatutako kirol jarduera honi. Buruntzaldea osatzen duten herrien asmoa da urtero herri ezberdin batean jokatuz, Areto Futboleko lehiaketari jarraipena ematea.

Jarduera honekin herri mailako txapelketetan parte hartzen duten talde hoberenak saritu nahi dira, urte osoan zehar jokatutako lehiaketan irabazle suertatu ondoren, aldameneko herrietako talde hoberenekin lehiatzeko aukera eskainiz.

  • Parte hartuko duten taldeen izenak:
    • Andoain, oraindik izena zehaztu gabe
    • Lasarte-Oria, Buenetxea
    • Urnieta, oraindik izena zehaztu gabe
    • Usurbil, Makax
  • Ikusi kartela

atzera

© 2019 Buruntzaldeko Kirol Zerbitzuak

iametza interaktiboak garatua
CSS | XHTML | WAI-A

RSS Sindikazioa

Andoain Lasarte Urnieta Usurbil