Buruntzaldea Kirolak Buruntzaldea Kirolak

Buruntzaldeko 6.futbol topaketak

Aurtengo lehiaketan emakumeen taldeek ere parte hartuko dute eta ekainaren 17an eta 18an Lasarte-Oriako kirol instalazioetan garatuko da.

Ekainaren 17an, ostirala, arratsaldeko 20:00etan udal kiroldegian areto futboleko partida jokatuko dute Andoaingo eta Urnietako taldeek; jarraian, arratsaldeko 21:00etan Usurbilgo eta Lasarte-Oriako taldeek jokatuko dute.

Ostiraleko partidetan irabazle suertatzen diren taldeek larunbatean, ekainak 18, arratsaldeko 17:00etan finala jokatuko dute kirol guneko pistan (Michelin). Larunbatean 17:00etan futbol zelaian neskek 8ko futbolean ondoko partidak jokatuko dituzte: Infantil mailan, Andoaingo, Urnietako eta Usurbilgo taldeek lehiaketa triangularra jokatuko dute. Senior mailan, ordu berdinean Urnietako eta Lasarte-Oriako taldeek jokatuko dute.

Partida guztiak bukatutakoan talde irabazleei bidezkoa den sari banaketa egingo zaie.

atzera

© 2019 Buruntzaldeko Kirol Zerbitzuak

iametza interaktiboak garatua
CSS | XHTML | WAI-A

RSS Sindikazioa

Andoain Lasarte Urnieta Usurbil