Buruntzaldea Kirolak Buruntzaldea Kirolak

Buruntzaldeko 11. Ibilbideen Eguna

 Bidezidor eta bideak ditugu (bost ibilbide daude aukeran), landako paisaiatik barrena paseoez gozatzeko, belardiak eta basoak zeharkatuz eta baserri, baseliza, karobi eta, natura nahiz kultura aldetik, interesgarriak diren beste leku batzuetara hurbilduz.

EGUNA: 2018ko urriaren 21a, igandea.

ORDUTEGIA: 8:00 - 14:00 bitarte

KONTROLAK ETA ANOA: Herri bakoitzean kontrol une bat egongo da (Usurbilen bi), argibideak emateko eta mokaduak eta edatekoak banatzeko

ITZULI HANDIA: Buruntzaldeari itzulia oinez eman nahi izanez gero, goizeko 8:00etan, Lasarte-Oriatik talde bat (edonork parte hartu dezake) irtengo da ibilbide hau egitera (27 km). Ostadar S.K.T.ko mendizaleen saila izango da taldearen arduraduna.

BERRIKUNTZA: Aurten Navi Ruta izeneko aplikazioa estrenatuko da, telefono mugikorrentzat egokia dena; honen bidez Buruntzaldeko ibilbideetako edozein egiterakoan, sistemak modu jarraituan emango duen informazioa (kokapena, jarraitu beharreko norabidea, interes-guneak…) jaso ahal izango da. Aplikazioa deskargatzeko eta ibilbide bakoitza aktibatzeko udalerri bakoitzean jarriak dauden paneletan jarriko diren QR kodeak eskaneatu beharko dira, kode horiek kontrol guneetan ere eskuragarri egongo dira.

Eguerdiko 12:00etan, Aginagan, Ezpaldiko gasolina-zerbitzugunean hasita autobus zerbitzua izango da norbera abiatu den herrira itzultzeko; zerbitzu hau erabiltzeko, nahitaez, hasieran jasotako txartela zigilatua aurkeztu beharko da. Autobus zerbitzuaren ordutegia ondokoa izango da:

AGINAGA USURBIL LASARTE-ORIA ANDOAIN URNIETA

Ezpaldiko gasolindegia

gasolinera

S.Inazio borobilgunea Rotonda

Dorretxeko biribilgunea

Rotonda de la Casa Torre

Goiko plazaren atzealdean

Trasera de Goiko Plaza

Kiosko geltokian
12:00 12:07 12:15 12:30 12:40
13:00 13:07 13:15 13:30 13:40
14:00 14:07 14:15 14:30 14:40 (zerbitzu amaiera)
 

atzera

© 2018 Buruntzaldeko Kirol Zerbitzuak

iametza interaktiboak garatua
CSS | XHTML | WAI-A

RSS Sindikazioa

Andoain Lasarte Urnieta Usurbil