Buruntzaldea Kirolak Buruntzaldea Kirolak

Autobus-linea berriari esker Buruntzaldeko kirol-instalazioetan barrena ibili daiteke

Buruntzaldean martxan jarri den autobus zerbitzu berriari esker eskualdeko garraio sarea hobeagoa da maiatzetik. Zerbitzu horrek hainbat ekimen erraztuko ditu eta horien artean kokatzen da Buruntzaldeko kiroldegi ezberdinetako zerbitzuez gozatzeko aukera. Izan ere autobus zerbitzuak eskaintzen duen ordutegi malguari esker posible izango da ia eguneko edozein orduetan inguruko herrietako kirol instalazioetara joatea.

Martxan jarri diren lineak Astigarraga-Usurbil eta Urnieta-Usurbil dira. Autobus-linea horiek lur eremu ezberdinetan zeuden lau autobus konpainiek egiten zuten lana egingo dute. Bi linea horiek, bigarren ingurubideko lanak amaitzean bakarrean bilakatuko dira. Urte betez eskainiko dute garraio zerbitzua, eta epe horretan herritarren artean duen harrera ikusi ostean erabakiko dute zerbitzuarekin etorkizunean zer egin.

Bestalde, Lurraldebus txartela duten erabiltzaileek autobus hauetan erabiltzeko aukera dute eta egiten duten lehenengo bidaiatik deskontuak izango dituzte.

atzera

© 2019 Buruntzaldeko Kirol Zerbitzuak

iametza interaktiboak garatua
CSS | XHTML | WAI-A

RSS Sindikazioa

Andoain Lasarte Urnieta Usurbil