Buruntzaldea Kirolak Buruntzaldea Kirolak

Informazio orokorra

  • Abonu-txartela egin nahi duenak Buruntzaldeko (Andoain, Lasarte-Oria, Urnieta, Usurbil) edozein kiroldegitan egiteko aukera dauka baina, Buruntzaldean bizi bada eta 4 herrietako kiroldegiak erabili nahi izanez gero, abonu-txartela enpadronatuta dagoen herrian egitera behartuta dago.
  • Abonatu-txartela egiteko bi aukera daude:
    • Izen emate orria Internetez bidali Udalaren Kirol Zerbitzura eta bulegotik pasa bakoitzaren bi argazkirekin.
    • Udalaren Kirol Zerbitzutik pasa izen emate orria betetzera bi argazkirekin.
  • Abonatu izateari utzi nahi dionak Udalaren Kirol Zerbitzuaren bulegoetan finkatutako data baino lehen adierazi behar du. Horrela egingo ez balu, hurrengo urtean ere abonatu izaten jarraitu nahi duela ulertuko da.
  • Abonuaren kuotari dagozkion erreziboak itzuliz gero edo abonuak ezarritako epean ordainduko ez balira, ordaindu ez dutenei, berehala, baja emango zaie.
  • Abonu-txartela galduz gero, berehala jakinaraziko zaio Udalaren Kirol Zerbitzuari eta honek berria egingo du, aldez aurretik ezarritako prezio publikoa ordainduta.
  • Abonatu txartela pertsona batena eta alda ezina da.

 

© 2018 Buruntzaldeko Kirol Zerbitzuak

iametza interaktiboak garatua
CSS | XHTML | WAI-A

RSS Sindikazioa

Andoain Lasarte Urnieta Usurbil